Gorka Salmeron (Legazpi, 1969) argazkilaria bere bizitzako lanik bereziena argitaratzeko puntuan da. Orain 25 urte hasitako Leaxpi industri paisaiak argazki bilduma liburu formatuan jaso du Salmeronek, Legazpiko Burdinola kultur elkartearen eskutik. Lana inprimategian da oraintxe, eta argazkilariak urduri dagoela aitortu du, besteak beste, bere karrerako «lanik garrantzitsuena» delako. Ondo bidean, liburuak udaberria amaitu aurretik ikusiko du argia.
Zer jasotzen du esku artean daukazun ‘Leaxpi industri paisaiak’ liburuak?
Leaxpi industri paisaiak liburuak azken 25 urteetan, 1989tik 2014ra bitartean, ateratako 170 argazki jasotzen ditu. Gainera, Ignazio Arbideren, Edorta Kortadiren eta Carlos Canovasen testuak ere badaude sarrera moduan, baita nik idatzitakoren bat edo beste. Hiru hizkuntzatan argitaratuko dira, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Amaieran, argazki bakoitzaren inguruko azalpena jasotzen duen zerrenda bat ere badago. Guztira 228 orrialdeko liburua da.
Nola sortu da liburua egiteko ideia?
Burdinolakoek hainbat liburu argitaratu dituzte azken urteetan, eta nirekin zerbait egiteko asmoa agertu zidaten. 2012an erretratuez osatutako erakusketa bat antolatu geunen Oscar Pereirak eta biok Zumarragako Zelai Ariztin. Erakusketa hartan interes handia jarri zuten Burdinolakoek, eta lan hartan oinarrituta zerbait egiteko proposamena luzatu zidaten. Nik hala ere, beti izan dut Leaxpi industri paisaiak bilduma liburuan jasotzeko gogoa eta horixe eskaini nien.
Elkarrizketa osorik izango da irakurgai bihar, Goierriko Hitzan.