http://youtu.be/HSiySc2vYBU Zorroztarri Athletic zaleen lagun taldea aurkeztu dute Seguran. Bilbotik Mikel Balenziaga eta Markel Susaeta jokalariak, Koldo Agirre eta Jose Mari Argoitia jokalari ohiak eta Silvia Muriel eta Javier Ucha zuzendaritzako kideak etorri dira. Lehenik eta behin, mojen komentua bisitatu dute. Bertan, mojek pastak eta ardoa eman dizkiete eta Anjel Mari Peñagarikanok bertsoak abestu ditu.
Igande honetarako, apirilaren 13rako Ostadar Mendi Taldeak Nafarroako Oteitzatik abiatuta, Iruñerriari Bira ematen dion 5. etapa burutuko du. Ibilaldi honetan, Ezkaba gainetik igaroko gara, han kokatzen baita Gerra Zibilean, baita ere aurretik presok izan zituen San Kristobal gotorlekua. Gotorleku honek 1938ko maiatzaren 22an, 796 presoren ihes handia jasan zuen.
Zumarragako Antioko Interpretazio Zentroaren irekiera etzi izango da. Inaugurazio ekitaldia izango zena, irekiera soila izango da azkenean, Europako Legebiltzarreko hauteskundeak ate-joka egonda, ezin delako inaugurazio ekitaldirik egin. Asteburuan museoa zabalik egongo da eta bisitariek doan sartzeko aukera izango dute.
Bihar, 19:00etan, uztaileko Santa Isabel jaiak antolatzeko lehenengo bilera egingo dute Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Bilera irekia izango da. The post Santa Isabel jaiak antolatzeko lehen bilera appeared first on Otamotz.
http://youtu.be/DtD_Lzs05aI Zea Mays musika talde bilbotarrak Zaldibian kontzertua egingo du, etzi, ostirala. Zaldibiako Gazte Asanbladak antolatutako emanaldia 22:30ean hasiko da, herri antzokian. Sarrerak bertako leihatilan salduko dituzte, 5 euroan bakoitza.
Urretxuko Udalak Tokiko Agenda 21en II Ekintza Plana osatzeko lanari ekin dio, Urretxu jasangarriago baten alde. Prentsa ohar bidez jakitera eman duenez, datozen hilabeteetan burutuko duten lana izango da hau,
The post Udalak herritarrei dei egin die Tokiko Agenda 21eko ekintza plana osatzeko appeared first on Otamotz.
Goierriko hainbat herritan aurkeztu eta gero, Urretxun eta Zumarragan Gure Esku Dago ekimenaren inguruko hitzaldia egingo dute etzi, Areizaga-Kalebarren plazan, 19:30ean. Angel Oiarbide ekimenaren koordinatzaileak egingo du hitzaldia. Hitzaldira erabakitzeko eskubidearen aldeko gaiaren interesa zein bere atxikimendua agertu nahi duen oro gonbidatuta dago.
http://youtu.be/H1bIDV9kSOc Bertako nekazariek eta abeltzainek ekoizten dituzten baserriko produktuak ezagutarazteko asmoz sortu zuten Bertatik Bertara ekimena. Bertako herritarrek, bertako baserritarrek ekoizten dutena, bertako dendetan eta bertako tabernetan kontsumitzea da egitasmoaren funtsa. Goierriko sei herritako (Ezkio-Itsaso, Gabiria, Ormaiztegi, Legazpi, Urretxu eta Zumarraga) udalek, eragileek, baserritarrek, merkatariek, ostalariek, Goimenek eta Uggasak parte hartu dute bertan. Ekimenaren nondik norakoak azaltzeko bideo hau egin du Gattiken etxeak.
Gaur, asteazkena, jokatuko dira Zumarragako Beloki pilotalekuan 23. Goñiren Omenezkoaren azken final aurreak 18:30etik aurrera. Lau t’ erdiko promesetan Laso eta Olaizola neurtuko dira, senior binakoan Santxo-Galarza eta Artola-Erostarbe eta
The post Goñiren Omenezkoaren azken final aurreak, gaur appeared first on Otamotz.