Ramon Saizarbitoria idazlea, Segurako irakurleekin
Segurako irakurle taldeko kideek Ramon Saizarbitoria idazle donostiarrarekin solasaldia egin zuten atzo arratsaldean kultur etxean. Segurarrek Saizarbitoriaren Martutene liburua irakurri dute eta egileari bere lanari buruzko galderak egiteko aukera eduki zuten. Irakurleek jakinmin handia zuten eta idazleak bi ordu baino gehiago eman zituen eurekin solasean. Mokadutxoa ere jan zuten. Irakurle taldekoek «oso gustura» egon zirela aipatu dute.