
Beasaingo Udalak Aranzadi elkartearekin akordioa lotu du, herriko memoria historikoa berreskuratzeko bidean. 1936-1939 urteen arteko tartean Beasaingo informazio, argazki edota bestelako dokumentuak bidlu nahi dituzte lehenik, urte amaierarako edo datorren urterako liburu bat argitaratzeko.
Jon Kortazar gazte mungiarra arduratuko da lan hau egiteaz eta udaletxean arituko da lanean, herritarrek ekartzen dioten informazioa elkartrukatzeko. Gaurko prentsaurrekoan azaldu dutenez, Beasiango historia biltzeko “pretsonen historiak behar” dituzte. Horregatik oso garrantzitsua iruditzen zaie herritarrek etxean dituzten dokumentuak edo garai horren inguruan gertatutakoaz duten informazioa eta kontakizunak udaletxean egongo den Jon Kortazarri eramatea.
Herritarrek inguratzea nahi duten informazioaz gain, artxibo ezberdinetan (bertakoak zein kanpokoak: Salamancakoak, esaterako) ere aurkituko dutela eta dagoeneko zenbait informazio ere badutela azaldu dute gaurko prentsaurrekoan, elkarlanerako egin duten akordioaren berri emateaz gain.