Eskuak kolorez margotuta, euskararen aurkako erasoak eten ditzatela eskatu dute Ordizian
http://youtu.be/hB6xiCVds-M Estatuen esku-hartzea gelditu lelopean dozenaka lagun elkartu ziren atzo Ordizian "nahikoa dela oihukatzeko". Euskararen aurka Espainiako eta Frantziako estatuek hartu dituzten neurriekin amaitzeko eskatu zuten; eskuak kolorez margotuz gelditzeko keinua irudikatu nahi izan zuten.
elkarretaratzea. Ekitaldiaren amaieran irakurritako idatzian, hizkuntza komunitateak bere hizkuntza normalizatzeko politika definitzeko eta garatzeko eskubidea duela aldarrikatu zuten. Eskubide hori 1996ko ekainaren 6an Bartzelonan onartu zen Hizkuntza Eskubideen Deklarazio unibertsalak jasotzen du. Hala dio 9. artikuluak: “Hizkuntza komunitate orok eskubidea du zeinek bere hizkuntza-sistema kodetzeko, estandarizatzeko, garatzeko eta sustatzeko, derrigorturiko edo induzituriko interferentziarik gabe”.
Euskararen normalizazio prozesuaren aurkako erasoak ez direla berriak azaldu zuten, “mendez mende pairatu behar izan ditugu horrelakoak euskaldunok, euskal hiztunok”. Edonola ere, salatu zutenez azkenaldian “aspaldiko erarik agerikoenean” ari dira Espainiako eta Frantziako estatuak. LOMCE legea eta ipar Euskal Herriko ikastolen aurka hartutako neurriak jarri zituzten adibide gisa.
Horiek ez dira, ordea, esku-hartze bakarrak izan: “Estatu espainiarreko ordezkari Carlos Urkijok Gipuzkoako Aldundiaren eta beste 61 udalen aurka egin du azken hilabeteotan”, zioten. Izan ere, Gobernu espainiarraren ordezkari Carlos Urkijok Gipuzkoko Aldundiaren eta beste 61 udalen aurka egin du, hizkuntza-politikari lotutako hainbat arlotan, kontratazioetan hizkuntza-irizpideak betetzen hasi direlako. Udaletik programaren baitan erabaki bera hartu duten udalen aurka ere egin du, banan bana salatuz.















