Aizkolari beteranoak nagusi Antion, Pazko bigarreneko festan
http://youtu.be/EIRC8_k9bgI
Pazko bigarreneko jaia egin zuten atzo Antion, Zumarragako Udalak eta Herri Kirol Elkarteak antolatuta. Aizkolari beteranoen eta gazteen arteko proba izan zen ekitaldiko une nagusietako bat; Elorriaga eta Ugarteburu beteranoak, Zaldua eta Dorronsoro gazteen aurka aritu ziren. Azkenean, esperientzia nagusitu zitzaion gazteen grinari. Atzoko eguna osatzeko, umeentzako jolasak eta erromeria ere izan ziren, besteak beste.

Pazko bigarreneko jaiak berezitasun bat izan du aurten, izan ere, Antioko instalazio berrien inguruan egin dute jaia. Aste santuarekin batera zabaldu zuten Antioko interpretazio zentroa bera ere. Azkenean, Europako parlamenturako hauteskundeak direla medio, ez zuten ekitaldi ofizialik egin, baina ateak zabaldu zituzten, herritarrek zentroa bertatik bertara ezagutu zezaten.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.