LABek maiatzaren 1eko manifestaziora joateko deitu du
Goierriko LAB sindikatuko kideek prentsaurrekoa eman dute gaur eguerdian Beasainen, maiatzaren 1ean Ordiziatik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deituz. Haizea Mendiaren hitzetan, “Estatuetatik inposatzen ari diren agenda ultraneoliberalak ez dauka etenik. Eredu basatia inposatzeko erabakia hartuta daukate eta, horretarako, krisiaren gestio guztitz antidemokratikoa egiten ari dira”. “Inposaketa eta gure eskubideak ezezik, geure burua defendatzeko aukera ere lapurtzea” egotzi die estatuei.
Horren aurrean, “Euskal Herriko gobernuek men egiten” dutela azaldu du. Horregatik, “jokoan dagoenaz jakitun, gaure erantzukizunari heldu diogu” eta enplegua lan eta bizi baldintzak eta gure herriaren etorkizuna defenditzeari ekiten diogu egunero. Borroka handia egiten ari gara lantokietan, gure eskubideak lapurtzen ez uzteko eta, are gehiago, hobetzeko boterea borrokatzeko, horixe baita modu bakarra aurrera egiteko eta ez etsiteko, enpresetan zein herrietan”.
Usua Lasak adierazi duenez, ” Bestelako Euskal Herri bat beharrezkoa dela, betelako eredu ekonomiko eta sozial bat beharrezkoa dela eta, batez ere, inposaketen gainetik, eredu hori eraikitzea guri dagokigula, aldarikatu izan dugu. Orain, erabaki hori erresptaraztea dagokigu eta horretara goaz!”.