Ampo empresari buruzko erakusketa irekiko dute astelehenean Idiazabalen
Datorren astean Ampo enpresari buruzko erakusketa egongo da Idiazabalgo udaletxe zaharreko batzar aretoan. Bertan, kooperatiba honen ibilbidearen eta jardueraren berri emango da. Erakusketa astelehenetik igandera bitartean egongo da zabalik: 17:30etik 19:30era. Igandean, Gazta Egunean, 10:00etatik 14:00etara ere irekiko dute.













