Ate irekiak egingo dituzte Beasain BHin asteartean
Apirilaren 29an, asteartea, 18:00etan, Beasain BHI institutuaren eskaintzaren berri emateko ate irekien jardunaldia egingo dute Txindoki egoitzan. Batxilergoko modalitate guztiak eta batxilergo eleanitza aurkeztuko dizkiete bertaratuei. Aurrematrikula epea apirilaren 5etik 15era bitartean egongo da zabalik.