Haur mailako Ataun Saria txirrindulari proba bihar da
Ataungo txirrindularitza arloak urte seinalatua izango du 2014.a, San Martin Probak 50. urteurrena duelako, Emakumeen Euskal Bira han bukatuko delako, eta afizionatuen Euskadiko txapelketa ere bertan jokatuko delako, ekainean. Denboraldia haurrek hasiko dute, bihar. Ataun Saria proba jokatuko dute infantilek herri barruan, 16:30ean hasita.