Hondakin bilketa moldatu egingo dute Lazkaon, jaietarako
Ohiko atez ateko hondakin bilketan, Sasietak ez du ontzirik jasoko Lazkaon San Prudentzio jaiek dirauten bitartean, gaurtik maiatzaren 2ra arte. Erdiguneko kaleetan eta auzoetan aldatuko dute bilketa, Antzalden, Zubizkitzan, San Inazion eta San Josen izan ezik gainontzeko eremu guztietan.
Kalean edukiontziak jarri ditu Sasietak egun hauetarako, sei tokitan: San Prudentzio ermitaren barrenean, Santa Madalenako biribilgunean, kiroldegiaren aurrean, Uhaitz kalean, Aresoko aparkalekuan eta Lazkao Txiki Zelaiaren atzeko kalexkan. Herritarrek ez dituzte ontziak kalera atera behar. Hondakin sortzaile berezientzat bilketa euren beharren arabera egokituko dute.
FestakAtezAte