Ordiziako Gudarien etorbidean astelehenean hasiko dituzte noranzko bakarreko bihurtzeko lanak
Dator astelehen goizean hasiko dituzte Gudarien Etorbidea norazko bakarreko kale bihurtzeko lanak. Ordiziako Udaletik iragarri dutenez fresatze lanekin hasiko dira, eta ateri egiten badu, pintatu ere egingo dute. Azken ordukorik izatez ez bada, datorren astean noranzko bakarreko bihurtuko da etorbidea, ibilgailuek goitik behera soilik zirkulatu ahalko dute. Garagartza plaza inguruan egin beharreko aldaketekin ere datorren astean hastea espero du Udalak.
Apirilaren 10ean egin ziren Mugikortasun Iraunkorrerako Planak gomendatzen dituen lehen aldaketak. Arana eta Santa Amalia kaleak, esate baterako, noranzko bakarreko bihurtu dituzte dagoeneko. Zuberoa kalean notaritza parean, Victor Mendizabal kaleanSanperiorekin bat egiteko zatian eta Araba kalean ere aldatu dute noranzkoa.
Gudarien etorbideko aldaketa egindakoan, Garagartza plaza eta Ordizia kaleko aldaketak egitea faltako da soilik.