Posta bidez botoa emateko aukera Batzokian
Maiatzaren 25ean egingo diren Europako hauteskundetan bozkatzerik ez dutenek, posta bidez bozkatzeko aukera izango dute aurten ere. Horretarako, Beasaingo EAJk azaldu du Batzokia Elkartean egongo direla egunero (Joan Iturralde plazan) 19:00etatik 21:00etara, edo baita 630 86 38 00 zenbakira deituta ere.