Zaldibiako Igirua herri mendian auzolana egingo dute, bihar
Zaldibiako Udalak auzolanerako deia egin die herritarrei, biharko. Gaztelu aldeko Igirua herri mendian itxiturei zenbait lekutan berritu bat eman beharra dago, eta hori konponduko dute. «Larreen mugak, landaketak egindako lekua eta azkena egindako itxitura dira behar gehiena duten guneak», dio udalak. Maiatzaren lehenean Aralarko larreak irekitzerako prestatu nahi dute. Kaletarrei eta baserritarrei egin die lanerako joateko eskaera, bihar 08:30ean, Olako Saroiko aparkalekuan elkartuta. Goizeko lana izango da.