«Antzerkian Euskal Herriko publikoa zorrotza da, baina oso esker onekoa»
Santi Millan aktore katalanak Santi Millan Live! ikuskizunaren bi saio egingo ditu Zumarragako Zelai Arizti aretoan, etzi (20:00etan eta 22:30ean). Oraindik emanaldia ikusteko sarrerak eros daitezke; etzi bertan aretoko leihatilan erosi ahal izango dira saio bakoitzaren aurretik: 19:00-20:00 eta 21:30-22:30.
Santi Millan aktore katalanak Santi Millan Live! ikuskizunaren bi saio egingo ditu Zumarragako Zelai Arizti aretoan, etzi. Oraindik emanaldia ikusteko sarrerak eros daitezke; etzi bertan aretoko leihatilan erosi ahal izango dira saio bakoitzaren aurretik: 19:00-20:00 eta 21:30-22:30.
Zeintzuk dira ikuskizunaren osagaiak?
Santi Millan Live! umorez jositako ikuskizuna da. Bakarrizketa da, baina musikak ere bere tokia dauka. Nire pasio handienak elkartzen dituela esateko moduan nago: sexua, musika eta umorea. Nire ustez, behin 40 urte beteta benetan nahi duzuna egiten saiatu behar zara. Nik rock izarra izan nahi nuen; hori da, hain zuzen, ikuskizun honen abiapuntua. Izan ere, aktore lanak eta musika grinak bat egiten dute taula gainean; nire ikuskizunik pertsonalena da.
Bartzelonan egin zenuen estreinaldia eta hasieratik arrakasta izan duzu bidelagun?
Bartzelonan hasi ginen eta, egia esateko, hasiera-hasieratik ondo funtzionatu zuen. Hain ondo funtzionatu zuen bi denboraldi egin genituela. Publikoak hain erantzun ona eman eta gero bira bat egitea otu zitzaigun, eta ordutik urtebete daramagu biran. Ez gaude kexatzeko, ikusleen harrera ezinhobea izan baita orain arte.
Bakarrik zaude taula gainean ala beste norbait dago zurekin?
Javi Sancho nirekin batera egoten da tarteka. Sancho bere tokia egiten ari da komediaren munduan. Promesa bat da, are gehiago, denboraldi oso bat antzoki berean egin duen komiko bakarra da. Telebistan ere lanean ari da. Bistan da gure ikuskizunaren publikoak bere zatiarekin gozatzen duela. Niretzat eskertzekoa da berarekin aritzea, askoz ere dibertigarriagoa da bira kide batekin egitea bakarrik egitea baino.
Zumarragan bi saio egingo dituzue segidan. Ohitzen al zarete?
Bai. Egunean emanaldi bat egitea egokitu zaigu askotan. Bartzelonan larunbatetan egiten genuen.
Nolakoa da euskal publikoa?
Antzerki ikusle zorrotza da, baina oso esker onekoa. Plazera da Euskal Herrira etortzea.
‘Santi Millan Live!’ ikuskizunaz gain zertan ari zara orain?
Egunotan Telecincorentzat Chiringuito telesaila grabatzen ari naiz Blanca Portillo eta Jesus Bonilla aktoreekin. Imparables dokumentala eta entretenimendua nahasten dituen saioaren ale berri bat grabatu berri dut.
The post «Antzerkian Euskal Herriko publikoa zorrotza da, baina oso esker onekoa» appeared first on Otamotz.