Ikurriñaren aldeko plaka jarri dute Legazpiko udaletxean
http://youtu.be/TUR2vVC5qW8
Legazpiko udaletxean Espainiako bandera jartzeko inposaketaren aurrean ikurriñaren aldeko plaka jarri dute udaletxeko sarrera nagusiaren kanpoaldean. Ikurriña “gure nazio nortasunaren ikurra” dela aldarrikatu dute eta astearte iluntzeko osoko bilkuran aldarrikapen hori jasotzen duen mozioa onartu zuten Bilduren, EAJren eta Hamaikabaten aldeko botoekin.
Atzo arratsaldean, Santikutz jaiak hasi aurretik, erakutsi zuten plaka hiru alderdietako ordezkariek, eta mozioan onartutako testua irakurri zuten. Ekitaldiaren amaieran etxeetan eta balkoietan ikurriña jartzeko deia egin dute udaletxetik. Herriko puntu ezberdinetan jarri dute salgai ikurriña.