Egin Klik irudian 101. zenbakia irakurtzeko
2014ko Munduko Futbol Txapelketarako eta 2016ko Olinpiar jokoetarako prestatzen ari dira Brasilen. Biak harrapatuko ditu Xabier Gereñu zegamarrak, bost urterako joan baita Rio de Janeiro hirira, Ulma enpresarentzat lan egitera.
Bestalde, Zumarragako Ospitaleko erditze zerbitzuaren inguruko erreportajea egin dute. Erditzeko gero eta aukera eta erosotasun gehiago eskaintzen dituzte bertan; erditze naturala izan nahi duten emakumeen kopuruak ere gora egin duela diote.
Gazteen atalean, erlezaintzan buru-belarri diharduen Xabier Aseginolaza idiazabaldarrarekin izan dira; motzean atalean, berriz, Legazpiko Musika Banda zuzentzen duen Jesus Castillejori egin diote elkarrizketa, jaietan jasoko duten aitortzaren harira.