Aritz Lasaren ordez, Julen Retegik jokatuko du Legazpin
Azken uneko osasun arazo bat dela eta, Aritz Lasa pilotari urretxuarrak ez du bihar Legazpin jokatuko. Bere ordez Julen Retegi arituko da. Hala, Retegi eta Peñagarikano Apezetxea eta Rezustaren aurka arituko dira. Bigarren partidan, Xalak eta David Merinok Ezkurdia eta Zabaletaren aurka jokatuko dute. Pilota jaialdia 17:30ean hasiko da.