Epaiketa politikoen aurkako manifestazioa egingo dute gaur Legazpin
Gaur, 19:30ean, manifestazioa egingo dute Legazpin Arrano libre, epaiketa politikorik ez lemapean. Udaletxe atzeko plazatik irtengo dira eta txosnetan amaituko dute. Manifestazioa jai giroan egingo dute, herriko trikitilariek lagunduta.












