Juan Mari Olano aske utzi dute
Amnistiaren Aldeko Mugimenduko bozemaile izandako Juan Mari Olano gaintzarra gaur goizean irten da Villenako espetxetik (Herrialde Katalanak). Zortzi urteko espetxe zigorra bete du, Espainiako Auzitegi Nazionalak Askatasuna erakundearen eta amnistiaren aldeko mugimenduaren aurkako epaian zigortu ondoren. Aurretik, 2006an eta 2007an ere kartzelatu zuten. 2008ko irailean espetxeratu zuten azkeneko aldiz, eta orduz geroztik preso egon da.
Gaur goizeko bederatzietan irten da kartzelatik. Naiz.info-k azaldu duenez, Villenako espetxe berean preso dagoen Elena Beloki bikotekidea bisitatu du Olanok, irten eta segituan. Espetxeko eremutik irtendakoan, zain zituen lagun batzuekin mokadu bat jan ondoren, Euskal Herrirako bidea hartu dute. Iluntzerako Zaldibian izatea espero dute.