Maiatzaren 12ra atzeratu da Beasainen TAOa ezartzeko data
Aitor Larburu udal zinegotziak jakitera eman duenez, datorren astelehenean ziren martxan jartzekoak TAO sistema, baina maiatzaren 12ra atzeratu dute hasiera. «Pasa den asteazkenean hasi ziren margoketa lanak egiten, baina, eguraldi txarra egin du azken egunetan, eta ez da gehiago margotzeko aukerarik izan. Horregatik, euriak atertu artean margotzerik ez dagoenez, maiatzaren 12an hasiko da».
Azken asteetan auzoka egoiliar txartela egiteko aukera egon bada ere, azken unera arte itxaron dutenak ere badira. Larburuk azaldu duenez, «aste honetan jendetza etorri da udaletxera egoiliar txartela eskatzera». Makinak ere aste honetan hasi dira jartzen, eta TAOa zaintzeko kontratatzekoak ziren bi pertsonak ere TAOaz arduratuko den Gertek enpresa bizkaitarrak aukeratuta ditu.
TAO SISTEMAREN EZAUGARRIAK
PREZIOAK SEKTOREKA
- Lehen 15 minutuak. Lehen 15 minutuetan dohainik aparkatzeko aukera izango da. Hori bai, parkimetroan ibilgailuaren matrikula sartu beharko da.
- Marroia. Errotazio azkarreko sektorea: 30 minutu, 0,35 euro. Ordu bat gehienez, 0,70 euro.
- Urdina. Erdibidekoa. 30 minutu, 0,35 euro. Ordu bete, 0,70. Lau ordura arte, 5 euro.
- Berdea. Egonaldi luzeak. 30 minutu, 0,25 euro. Ordu bete, 0,50 euro. Lau ordura arte, 2 euro.
- Astelehenetik ostiralera. 09:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara ordaindu beharko da TAO gunean aparkatzeagatik.
- Larunbatetan. 09:00etatik 13:00etara.
- Ez da ordaindu beharko: Igandeetan, jai egun berezietan eta abuztu osoan.
- Parkimetroan bertan, berehala baliogabetzeko. Isuna jaso eta 24 orduko tartean parkimetroan bertan baliogabetu daiteke isuna, 8 euro ordainduta.
- Lehen hamabost egunetan. Isuna jaso eta lehen 15 egunetan udaletxera joanez gero 20 euro ordainduta baliogabetu daiteke isuna.
- Hamabost egunetik aurrera. Udaletxera joan beharko da eta 40 euro ordainduta baliogabetu daiteke isuna.
- 25 euro. Urteko 40 euro ordaindu beharko da, baina aurten, urtea hasita dagoenez, 25 euro. Udaletxera jo behar da txartela eskuratzeko.