Olaria saria eta ezpata dantza
http://youtu.be/8uPGpn9Dl3g Bukatu dira Legazpiko Santikutz jaiak, eta datorren asteburuan Mirandaolan ospakizunak izango badira ere, atzokoa izan zuten aurtengo santikutzen azken eguna. Asteburuko ekitaldi nagusietako bat, Olaria sarien banaketa eta ezpata dantzarien saioa izan da. Aurten, Legazpiko Musika Bandak jaso du olagizonaren irudia daraman oroigarria. Kepa Urzelai alkateak, bandaren lana eskertu zuen, eta "taldeko kideen gaztetasuna" nabarmentzeko modukoa zela esan zuen; azken urteetan bandaren zuzendari izan den Jesus Castillejoren lana ere goraipatu zuen. Bandak berak eta dantzariek ere saioa egin zuten ondoren; baita larrain dantza herrikoia ere.