«Zapping izugarri egiten dut, etxekoak haserretzeraino»
Infosare taldearen (Goierri Irrati Telebista, 28 kanala eta Erlo Telebista) zuzendaria da Ion Aldanondo (Ezkio-Itsaso, 1971), Ormaiztegin hazi eta 14 urte Gabiriartuta daramatza na. Ahalegintzen da profesional galbaia lanean utzita etxeratzen, baina «zapping izugarri egiten dut, etxekoak haserretzeraino», dio.
Zein programa mota ikusten duzu etxean?
Ondo pasatzeko saioak. Wyomingi ez diot hutsik egiten.
Telebista aurkezle bat.
Ana Blanco, TVEko albistegietako aurkezlea.
Zaletasun bat.
Familiarentzat eta lagunentzat sukaldean egitea.
Pelikula bat.
Adolfo Aristarainen, Un lugar en el mundo.
Liburu bat.
Javier Reverteren bidaietako liburuak.
Musika talde bat.
The Cure.
Abesti bat.
Talde beraren, Apart.
Janari bat.
Geroz eta gehiago, goilararekin jan daiteken edozer.
Edari bat.
Urteko ardo beltza.
Oporretarako leku bat.
Ille de Ré edo Vall de Aran.
Amets bat.
Nire semeek izan dezatela bizitzan, gutxienez, nik izan dudan zorte ona.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Emazteak New-Yorkerako bidaia oparitu zidanekoa.
Gorroto duzuna.
Sasijakintsuak entzuten oso urduri jartzen naiz.
Goierriko txoko bat.
Kizkitza. Nire amona Blasak deboziozkoa zuen amabirjina eta zerbaiten ukitua utzi zidan.
Herriko alkate bazina..
Emaztea alkatea izan zen eta familiako kupoa betea dugu.
Gabirian biziko ez bazina…
Zaila egiten zait pentsatzea. Hala ere, nire bihotzean daude Ormaiztegi eta Itsaso.