Zirkulazioa aldatuko dute astelehenean Kanpandegiko bidegurutzean
Lazkaoko herri guneko hegoaldeko sarrera-irteeran zirkulazioaren norantza aldatuko dute, astelehenean. Batetik, eraikitzen ari diren biribilgunean ibilgailuak jada bide borobilean bideratzen hasiko dira, errotondako itzuli osoko trazatua bukatu baitute. Bestetik, biribilgunetik Lazkaoko herrigunerako lotura egiten hasi direnez, herritik irteteko Zubizkitzako atzealdeko bidea erabili beharko da, gerontologikokoa. Saihesbidetik herrira sartzeko ez da aldaketarik izango, Hirigoien kalera hartu ahalko dute ibilgailuek.













