3D bidezko neurketa teknologiaren inguruko jardunaldia, Goierri Eskolan
Kataluniako Faro Technologies enpresak neurketa sistemen eta irudiaren inguruko jardunaldi teknikoa eskainiko du bihar goizean Goierri Eskolan. Koordenada bidezko neurketa makina eramangarriak eta 3D dokumentazioarentzat laser bidezko eskanerrak garatzen ditu enpresa honek.
Jardunaldia goizean izango da, 9:45etik 12:15era. Bertan, neurketa besoen ezaugarri eta aplikazioez arituko dira hizketan, jarraipen sistemez eta baita 3D laser eskanerrei buruz ere. Saioaren amaieran erakusladia eta praktikak egingo dituzte.