AHTren lanak aurrera doaz Ezkio-Itsasoko Santa Lutzi auzoan
http://youtu.be/mr6iZXIh7Qw
Abiadura Handiko Trenak Euskal Herrian egingo duen ibilbidearen inguruan oraindik zalantza asko badaude ere, Goierriko zatiari dagozkion lanak nahikoa aurreratuta daude dagoeneko. Beasaindik Legorretara arteko obra guztiak bukatuta daude, eta egun, Ezkio-Itsason ari dira lanean, Santa Lutzi auzoan. Hain zuzen ere, bertan izango du geltokia AHTak, eta erabat zehaztu gabe badago ere, baita Nafarroako korridorearekiko lotura ere.

Geltokiaz gain, AHTren trenbideak beste azpiegitura batzuk izango ditu Ezkio-Itsason; guztira 2.130 metro egingo ditu lur gainean eta lau biaduktu ere edukiko ditu: Santa Lutzi 1 (200 metro), Zabalegi 1 (180 metro), Errazti (150 metro) eta Jauregi (80 metro). 500 metroko tunel bat ere egiten ari dira.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.