Ataungo jubilatuak Sarara txangoan joango dira bihar
Atseden-Toki jubilatu elkarteak egun bateko irteera antolatu du, Sarara (Lapurdi). Bihar 08:00etan abiatuko da autobusa, San Gregoriotik. Larrun mendira tren txikian igo, han norberak eramandako hamaiketakoa jan, eta Zugarramurdin bazkalduko dute. 21:00etarako itzuliko dira. Jubilatu bazkideek 35 euro ordaindu behar dute, bazkide ez direnek 40 euro.