
Goierri garaiko Euskara zerbitzuek Errenta Aitorpena Euskaraz kanpaina jarri dute martxan. Aldundiaren Ogasuneko bulegoetan ez ezik, Legazpi, Urretxu eta Zumarragako hainbat aholkularitzak ere eskaintzen dute euskaraz egiteko aukera: Legazpin Aluri, Banoa, Mapfre, Martin eta Mikel Untzillak, Urretxun Elkarlan eta Larrainek eta Zumarragan Beloki eta Orekak. Iaz Ezkio-Itsason 25,63ak egin zuen euskaraz, Legazpin %13,63ak, Urretuxn %12,47ak eta Zumarragan %8,93ak.