Mariren Jaitsierako dantza entseguak hastear daude
Loinatz jaiak gerturatzen ari dira eta jaiei hasiera ematen dien Mariren Jaitsierarako dantza entseguak egiten hastekoak dira. Lehen entsegua maiatzaren 16an egingo dute, eta bigarrena maiatzaren 23an. Bi dantza entseguak Antzizar kiroldegian egingo dituzte, 20:00etatik aurrera. Aurten, gainera, Mariren Jaitsieraren 25. urteurrena dela gogorarazi dute Aurtzakakoek.