Urrelur museoan tailerrak antolatu dituzte
Hilaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna izango da eta Urretxuko Urrelur mineral eta fosilen museoak hainbat ekitaldi antolatu ditu egun hori ospatzeko. Datozen egunetan, tailerrak, ikuskizuna, txangoa, tirolina eta bisitaldi gidatuak egongo dira.Ostiralean, 17:00etatik 17:45era, Izan zaitez zientifikoa! tailerrak emango dituzte Mad Science-ko zientzilariek.
Hilaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna izango da eta Urretxuko Urrelur mineral eta fosilen museoak hainbat ekitaldi antolatu ditu egun hori ospatzeko. Datozen egunetan, tailerrak, ikuskizuna, txangoa, tirolina eta bisitaldi gidatuak egongo dira.
Ostiralean, 17:00etatik 17:45era, Izan zaitez zientifikoa! tailerrak emango dituzte Mad Science-ko zientzilariek. 3 eta 5 urte bitarteko haurrek Ura laborategian tailerrean parte hartuko dute, 6 eta 12 bitartekoek Izotz lehorra izenekoan eta 13 eta 15 bitartekoek Klima aldaketa izenekoan. Ekimen honen helburua haurrek zientziak eguneroko bizitzan duen garrantzia ikustea da.
Ondoren, 18:00etan, Izar baten bila ikuskizuna eskainiko dute Iparragirre plazan. Eguraldi txarra eginez gero, udaletxeko atarian egingo dute.
Larunbatean, berriz, tirolina jarriko dute Iparragirre plazan. 11:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:30era egongo da martxan. Gainera, Urrelur museoa doan bisitatzeko aukera egongo da.
Etzirako Karrantzara txangoa ere antolatu dute. Autobusa bete egin da. Parte hartzaileek Angela meategia eta Pozalaguako kobazuloa bisitatuko dituzte. Kobazulo hau Europako garrantzitsuenetakoa da, bere estalaktita eszentrikoengatik.
Bukatzeko, datorren asterako bisita gidatuak antolatu dituzte. Urretxu eta Zumarragako ikastetxeetako ikasleek parte hartuko dute.
The post Urrelur museoan tailerrak antolatu dituzte appeared first on Otamotz.