Xaiko taldea sortu du Xabi Arakamak
Xabi Arakama trikitilaria (Zegama, 1973) hiru proiektu berrietan sartuta dabil, aurrez zituenez gain. Obrint Pas taldeak geldialdi mugagabe bat egiteko erabakia duenean, talde berri bat sortzeko eta beste zenbaitetan kolaborazioak egiteko aukerari heldu dio.
Xaiko izena du talde berriak eta Therapy diska kaleratu berri dute. Punk, Ska eta trikitixa doinuei letra kritikoak eta indartsuak jarri dizkiete, festa giroko musika sortuz. Arakama eta Kaotiko taldeko Aguayo gitarrajolearen harremanetik sortu da taldea eta taldekideez gain, hainbat kolaboratzailek parte hartu dute diskan; tartean Aitor Sarriegi eta Iker Zubeldia bertsolari goierritarren hitzak ere badaude.
Elkarrizketa osoa ikusgai biharko papereko HITZAn.