Bidezko merkataritza sustatu dute Legazpin
Bidezko Merkataritzaren eguna da gaur, larunbata, eta egun hau aprobetxatuz herrian bidezko merkataritzako produktuak zer diren, bidezko mertaritza zer den, eta herrian halako produktuan non eros daitezkeen azaldu dute Legazpin. Astean zehar herriko txoko ezberdinetan jendearen harrera erakartzeko jarrita izan dituzten globo laranjak zer diren ere argitu dute.
Globo laranjen bidez bidezko merkataritzaren inguruko kanpaina irudikatu eta gaur azaldu diete herritarrei Legazpik bidezko merkataritzarekin duen lotura. Hala, bidezko merkataritzaren bidez saltzen diren produktuak izan dituzte salgai udaletxe aurrean, eta bidezko merkataritza zer den azaltzeko ekintza ezberdinak egin dituzte. Tartean, bi euroko baleak ere zozkatu dituzte herrian bidezko merkataritzako produktuak non erosi daitezkeen esaten zutenen artean. Herriko mapa bat jarri dute plazan, eta bertan kokatu dituzte Legazpiko denda ezberdinak. Illinti elkarteko kide diren tabernetan gailetak ere banatu dituzte kafearekin batera.