Goierri kirol elkarteak gaur goizerako antolatu duen BTT proban 403 txirrindularik parte hartu dute. Bi ibilbide zituzten aukeran parte hartzaileek, motza eta luzea. Berritasunen artean, berriz, Korostiko gurutzerako igoera izan da. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, proba polita izan da gaurkoa, eta hala baieztatu dute parte hartzaile batzuk ere: “eguraldi bikaina egin du, agian batzuentzat bero samar, baina giroa bikaina izan da”.