1948an jaiotakoak Arabara joango dira
1948an jaiotako urretxuarrek eta zumarragarrek Arabara txangoa antolatu dute hilaren 24rako. 09:00etan irtengo dira posta bulegotik. Iruña Okan hamaiketakoa egingo dute eta ondoren Trespondera joango dira. Bertan, lorategi botanikoa eta
The post 1948an jaiotakoak Arabara joango dira appeared first on Otamotz.
1948an jaiotako urretxuarrek eta zumarragarrek Arabara txangoa antolatu dute hilaren 24rako. 09:00etan irtengo dira posta bulegotik. Iruña Okan hamaiketakoa egingo dute eta ondoren Trespondera joango dira. Bertan, lorategi botanikoa eta monasterioa bisitatuko dituzte. Handik, Gasteizera joango dira. El Portalon jatetxean bazkalduko dute. 21:00ak aldera helduko dira etxera. Parte hartu nahi dutenek Urretxuko Lanas Azkaraten eman behar dute izena, hilaren 20a baino lehen.
The post 1948an jaiotakoak Arabara joango dira appeared first on Otamotz.













