Adin guztietako herritarrak bildu ziren Gabiriako Irakurle Txokoaren lehen saioan.
Julian Alustiza Aztiri herriko idazlearen ‘Euskal Baserriaren inguruan’ liburua aukeratu zuten lehen saiorako, eta adin ezberdinetako herritarrak anitu ziren, lan horren inguruan solasaldia egitera. Hamasei lagun elkartu ziten hitzorduan, tartean liburua irakurri ez zuten hainbat ere bai, baina denek izan zuten zer esana eta zer entzuna saioan. Liburuko atal pare baten aurkezpena prestatu zuten partaide batzuek, eta ondoren, taldean komentatu zituzten. Hurrengo saioaren data zehazteke dago, baina, ziurrenik, udako oporren ondoren egingo da; ordurako eleberri bat aukeratuko dute, eta orain egin den moduan, beriro elkartuko dira liburuaren inguruan berriketa egiteko.