Bihotz-biriken suspertze eta desfibriladoreen ikastaroa, Ordizian
Gipuzkoako DYAk antolatuta, oinarrizko bihotz-biriken suspertzea eta DEA Kanpoko Desfibriladore Automatikoen erabilerari buruzko ikastaroa egingo da Ordizian. Edonork hartu ahal izango du parte bertan, aurreko osasun ezaguerarik edukitzea ez baita beharrezkoa.
Ikastaro teoriko-praktikoaren bidez bihotz-arnasketako geldialdiak identifikatzen erakutsiko dute; baita, oinarrizko bihotz-biriken suspertze mugimenduak egiten eta desfibriladore automatikoak erabiltzen ere.
DYAtik azaldutakoaren arabera, ikastaroan jasoko diren ezagutzak «errazak, eskuragarriak eta erabilgarritasun handikoak» dira. Ikastaroa bereziki bere lana pertsona ugari dagoen guneetan burutzen dutenentzat egokia izan daitekeela diote; baita arriskuzko lanbideetan, gaixoekin, ordena publikoko zerbitzuetan eta segurtasun enpresetan aritzen direnentzat.
Ikastaroa bi egunetan izango da, maiatzaren 19 eta 20an, 18:30etik 21:00era, Barrena kultur etxean.
Matrikularen kostua 90 eurokoa da; eskuliburu bat ere ematen dute. Ikasle kopurua, berriz, mugatua da. Horregatik, izena-ematea beharrezkoa da. Gipuzkoako DYAren 943 46 46 22 telefonora deitu edo info@dyagipuzkoa.com helbidera idatzi beharko da horretarako.