Equo alderdikoak, larunbatean, Legazpin
Maiatzaren 25an izango dira Europako hauteskundeak, eta jadanik ekin diote alderdiek kanpainari. Goierrin Seguran, ostiralean, EH Bilduk eman zion hasiera kanpainari herriko plazan taldeko argazkia aterata. Legazpin, PSE-EE alderdiko Oscar Valbuena zinegotzia arrosak banatzen aritu zen kalean. Equo alderdiak, berriz, frackingaren aurkako sinadurak bildu zituen.
Atzo goizean EAJk Sasieta zabortegian egin zuen agerraldia, eta bertan izan zen Izaskun Bilbao, Beasaingo alderdikideekin batera.
Aste honetako ekitaldiak
Zaldibian, etzi, hitzaldia egingo du Joseba Alvarezek Karreanen 19:00etan erabakitzeko eskubidearen inguruan. Egun berean, Seguran, San Isidrotako ekitaldiak baliatuz, esku orri banaketa egingo dute EH Bildukoek, eta bihar Ordizian. Legazpin eta Ormazitegin ekitaldiak dituzte ostiralean.
Idiazabalen, Rebeka Ubera EH Bilduko legebiltzarkideak Euskal Herriaren estatus politikoaz, eta erabakitzeko eskubideaz hitz egingo du ostiralean 19:00etan, udaletxeko areto nagusian.
Zumarragan, gaur, Arantza Aurrekoetxea Eusko Jaurlaritzako hezkuntza sailburuordea izango da Zelai Arizti kultur etxeko areto nagusian 19:30ean. Alderdi Jeltzaleak antolatuta Lomce legea: eskumenak eta konpetentziak hitzaldia egingo du.
PSE-EEk larrosak banatuko ditu gaur Beasainen eta bihar Ordizian, azokan.
-
-
EAJkoek Sasieta zabortegian egin zuten atzo kanpainako ekitaldia
-
-
Segurako EH Bilduk taldeko argazkia atera zuen plazan
-
-
PSE-EEkoak larrosak eta propaganda banatzen Legazpin
-
-
Equo alderdikoak, larunbatean, Legazpin