'Irakurri, gozatu, oparitu' ekimenaren barruan, ekintza gehiago egingo dituzte Beasainen
Apirilaren 23an aurkeztu zuten Irakurri, gozatu, oparitu ekimena eta ekainaren 30a arte iraungo du. Gipuzkoa mailako ekimen honetan Goieriko zortzi herrik hartuko dute parte: tartean Beasainek ere bai. Herri guztiek egingo dituzten ekintzez gain, Beasainen egingo diren irakurzaletasuna bultzatzeko ekintzak aurkeztu dituzte gaur, prentsaurreko bidez, Ane Barandiaran udaleko euskara teknikariak eta Garbiñe Zurutuza euskara eta kultura zinegotziak. “Udal biblioteka ezagutarazteko eta euskaraz irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko ahalegina urte guztian” egiten dela azaldu dute, baina, egiten direnez gain, horiez gain, beste ekintza batzuk ere prestatu dituzte. Trtean, maiatzean eta ekainean udal bibliotekako euskarazko liburuak hartzen dituzten kideen artean, 30 euroko txekeak zozketatuko dituzte.
Aurten, gainera, Igartza saria baliatuz, martxoan argitaratu zen Danele Sarriugarteren Erraiak liburuaren inguruko irakurle taldea sortu dute. maiatzaren 15ean, osteguna egongo dute lehen topaketa liburu hau irakurtzen ari direnek, 19:00etan udaletxean. Bertan, irakurle bakoitzak irakurritakoaren ausnarketa egiteko eta taldekideekin elkarbanatzeko aukera izango du. Bigarren topaketa maiatzaren 22an egingo dute, 19:00etan udaletxean, idazlearekin berarekin, irakurleek dituzten kezka edo zalantzak argitzeko, besteak beste. Topaketak Irati Goikoetxea beasaindarrak gidatuko ditu.
Horrez gain, udal biblioteka herritarrei are gehiago gerturatzeko asmoz, ikastetxeetako ikasleen bisitak eta udal euskaltegiko ikasleen bisitak ere jasoko ditu bibliotekak. Udan ere, igerilekuan libutuegi bat artzen dutela gogorarazi dute, irakurzaletasuna bultzatzeko egiten dituzten ekintzen barruan. Herritarrei Irakurri, gozatu, oparitu ekimenak eskaintzen dituen aukeretan parte hartzeko deia egin dute udaletik.
Irakurri, gozatu, oparitu ekimenaren inguruko informazio gehiago, hemen klikatuta.