'Sanmigelak', apustu giroan
http://youtu.be/xKIqZPeYAyc Igandean bukatu ziren sanmigelak Ezkion, lau festa egunen ondoren; jende ugari ibili da ekitaldietan. Larunbatean, herri afaria egin zuten, eta ehun lagun inguru bildu ziren bertan. Igandean, iaz egin zuten moduan, zaldizkoa eta txirrindularia lehiatu ziren. Aurten, ibilbide luzeaz gain, bi lasterketa azkar ere egin zituzten. Txirrindularia Alex Aranburu izan zen, eta zaldizkoa, berriz, Manex Idiakez.