Garbitasuneko langileak greban daude eta gaur kontzentrazioak egiten ari dira Goierrin
Gipuzkoako garbitasuneko langileak greban daude, astelehenean hasi eta larunbatera arte, Gipuzkoako hitzarmenaren alde. Langileak, egunero Donostian 11:30ean egiten ari diren manifestazioetara joaten dira, eurenkasa edo horretarako ELAk jarri duten autobusetan. Eta gau, Goierrin ere egin dituzte protestak. Grebara Goierriko hainbat eta hainbat langile batu dira, tartean, Ampo, CAF, Orkli, Inne, Indar, CIE eta hainbat herritako udaletxetako eta enpresa txikiagotako langileak. Enpresa horietako langileek, gaur goizeko Donostiako manifestazioan izan ostean, Goierrira ekarri dute euren aldarria. 14:00etan Orkli enpresaren aurrean egin dute kontzentrazioa, 15:30ean CAFeko sarrera nagusiaren aurrean eta arratsaldean Tolosara joango dira, han deituta dagoen kontzentraziora. Kontzentrazio zaratasuak egin dituzte, txistu eta aldarriekin, eta kaleetan karabanak ere egin dituzte.
Garbitasuneko grebaren zergatiak ezagutzeko, klikatu hemen.