
Herrizalgo Sailak akitera eman duenez, atzo arratsaldeko 15:00ak aldera 23 urteko mutil bat atxilotu zuen ertzainek Beasainen, Donostiako 4. epaitegiak hala eskatuta. Ertzainak gaztea atxilotzeko asmotan joan ziren, baina hau ihes egiten saiatu zen, Arana kaleko etxe batean sartuz. Umeentzako bi aulki bota zizkien ertzainei ihesaldian. Ertzainek, etxea ikuskatu zuten eta bere familiarteko batzuen etxean arukitu zuten, armairu baten atzean gordeta. Gaztea oldartu bazitzaien ere, atxilotzea lortu zuten, eta autora sartu aurretik ertzainen auto bat kolpatu zuen, kalteak sortuz.
Atxiloketa unean, inguratu ziren beste zenbait lagun ere oldartu zitzaien ertzainei, eta horren harira, mutil bat atxilotu zuten eta emakume bati diligentziak ireki zizkioten. Martuteneko espetxean sartu dute, aurrez 21 aldiz atxilotuta zegoen gazte hau. Ertzain bat osasun zentrura eraman behar izan zuen.