
Homofiaren aurkako nazioarteko egunarekin, egun osoko egitaraua prestatu du Ordiziako Gazte Asanbladak. Goizean goiz, EH Bilduk antolatuta Beasaingo Igartza Jauregian tokiko garapena lantzeko egingo diren jardunaldietara joateko dei egin dute. Eguerdian, 14:30ak aldera, bazkaria egingo dute; txartelak Herrikon eta Kirkilen daude salgai.
Arratsaldean burua astintzeko unea iritsiko da. 17:00etan hasita tailerra egingo dute gizartean diren homofobia jarrerez jabetu eta hausnartzeko. Kontzertuekin borobilduko dute eguna. Gaueko 22:00etatik aurrera, Sutura, Txunami en el Utero eta The Frankis taldeak arituko dira; 3 euro kostako da sarrera.