Itsasondoko diagnosia gaur aurkeztuko dute
Itsasondoko Udalak bultzatuta herritarren artean burutu duten Itsasondo Ekinez Egina parte-hartze prozesuaren emaitzak gaur aterako dituzte. Herri izaera, etorkizuneko norabidea eta beharrak jorratu dituzte, besteak beste, parte-hartze prozesuan. Diagnostikoaren aurkezpena gaur 19:30ean egingo dute, Itsasondoko kulturgunean.












