
Sanfilippo gaixotasuna duen Oier Iribarreneri eta haren familiari laguntzeko, Dolarea hotelak, Iribarrenek ikasten duen Laskorain ikastolak eta Stop Sanfilippo fundazioak ekintza ugari antolatu dituzte larunbat honetarako. Hasierako asmoa afari solidario bat egitea bazen ere, azkenean, arratsalde osorako egitaraua prestatu dute, haurren zein helduen neurrira prestatutako ekintzekin.
Ekintza guztiak Igartzako jauregian egingo dituzte. 16:30ean ogi tailerra egingo dute, Iban Matek gidatuta. Haurrek bost euro ordaindu beharko dituzte eta helduek hamar. 18:00etan Beatriz Ezeiza pedagogoak hitzaldia eskainiko du, disgaitasunen edo gaixotasunen aurrean seme-alabak nola senbtsibilizatu behar diren azaltzeko. Sarrera 18 euro kostako da pertsonako, eta bikoteko 30 euro. 19:00etan txakolin eta gazta dastaketa egingo dute, hau ere Matek gidatuta. Honetan parte hartzeko 10 euro ordaindu beharko dira.
Ongintzako afaria 21:00etan hasiko da: ahate urdaiazpiko eta “quicos” entsalada, otarrainxkak plantxan, arroz krematsua, bakailoa saltsa berdean, idi takoa, tatin tarta eta kafea sartuko dira menuan. Afaltzera joan nahi dutenek izena eman beharko dute 943 88 98 88 zenbakira deituta edo
info@hoteldolarea.com helbide elektronikora idatzita. 35 euro kostako da pertsonako.
Ekintzetan lortutako dirua Iribarrenen familiari emango diote.
Oieri Iribarrenen aldeko ekintzen inguruko informazio gehiago, hemen klikatuta.