Tokiko garapena landu asmoz, jardunaldia antolatu du EH Bilduk larunbat honetarako Beasainen
http://youtu.be/fL9n9CGyPi4
EH Bilduk etorkizuna eraikitzeko erakunde, elkarte eta herritarren arteko elkarlana sustatzeko egitasmoa jarri du martxan Tokiko Garapena. Euskal bidean ardatz goiburupean. Batez ere bailarako herrien arteko harremanak sendotu nahi dituzte, «eskualde mailako egiturak modu koherenteagoan bideartzeko». Tokiko garapenaren kontzeptuan sakondu eta bakoitzak Goierriz izan ditzaken ikuspegiak mahaigaineratu nahi dituzte. Horretarako, hitzordua egin du EH Bilduk larunbat goizerako Beasaingo Igartza Jauregian 9:30ean.

EH Bilduk antolatu badu ere, gaian interes duen edonor gonbidatu nahi izan dute topaketa honetara. «Euren herrietako herri-mugimenduetan, erakunde publikoetan zein pribatuetan, herri-elkarteetan edo nolabaiteko teldetan buru-belarri dabiltzan goierritarrak gonbidatzeko saiakera berezia egingo dugu», diote.
Elkarlanean
Hala, hausnarketa eta eztabaida oinarri izango dituen bi saio parte-hartzaile egingo dituzte. Ekarpenak jasotzeko modua praktikoa izanda, lan-taldetako dinamikak antolatuko dituzte. Larunbateko lehen saioaz gain, datorren hilaren 14an egingo dute bigarrena.
Tokiko garapenak eragileen arteko eztabaida, parte hartze eta adostasuneko prozesua oinarri izateaz gain, pertsona ardatz duen ikuspuntu batetik burutzen bada, lan horrek guztiak herritarrengan «eragin positiboa» izango duela uste dute. Horretarako, jardunaldietan, bi elementu nagusi aztertuko dituzte: garapen-eredua eta eraikuntza-prozesua, «zer eta nola».
EGITARAUA:
9:30. Goierrin zer?
10:00. Goierrin nola?
12:00. Atsedena
12:30. Ondorioak
13:00. Ekitaldia eta familia argazkia
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.