Arria V.ak ez dio Zalduaren desafioari erantzun
Hitzordua jarri zion Xabier Zaldua Gurrutxazpi aizkolari zumarragarrak Xabier Orbegozo Arria V. aizkolari errezildarrari. Aurreko larunbatean geratuta zeuden, baina errezildarra ez zen agertu, ezta haren ordezkaririk ere. Horrenbestez Zalduak Arria V.ari botatako desafioa bertan behera gelditu da. Zalduaren desafioaren ardatza korrika zen; Azpeitiko zezen plazari 160 bira ematea, hain zuzen.
Hitzordua jarri zion Xabier Zaldua Gurrutxazpi aizkolari zumarragarrak Xabier Orbegozo Arria V. aizkolari errezildarrari. Aurreko larunbatean geratuta zeuden, baina errezildarra ez zen agertu, ezta haren ordezkaririk ere. Horrenbestez Zalduak Arria V.ari botatako desafioa bertan behera gelditu da. Zalduaren desafioaren ardatza korrika zen; Azpeitiko zezen plazari 160 bira ematea, hain zuzen. Izan ere, zumarragarra minduta agertu da azkenaldian handik eta hemendik iritsi zaizkion esamesekin: «Sekula korrikarik ez dudala egin eta irabazi dudan guztia zorte onari esker irabazi dudala diotela entzun dut».
Azpeitiko jatetxera inor agertuko ez zenaren jakitun joan zirela dio zumarragarrak, «hala ere, gu agertu behar ginen derrigor erronka guk geuk bota genuelako». Radio Euskadiko langileek Arria V.a ez zela joango aurreratu zioten Zalduari, baina «beste bide batzuetatik agian sorpresaren bat egongo zela esan ziguten», azaldu du. Hitzordua 20:00etan zen eta 21:00etara arte zain egon ziren, zerbitzariak inor agertuko ez zela esan zien arte. «Ez zen inor agertu, ez Arria V.a ezta inolako sorpresarik ere», dio.
The post Arria V.ak ez dio Zalduaren desafioari erantzun appeared first on Otamotz.