Europako Hauteskundeetara begira ekitaldi ugari egin dituzte alderdiek Goierrin
EH Bildu alderdiak hainbat ekitaldi politiko eta hitzaldi egin ditu egunotan. Ostiralean Idiazabalen Rebeka Ubera Legebiltzarkideak hitzaldia egin zuen Idiazabalen; erabakitzeko eskubidea izan gai nagusia, eta horren harira, Gure Esku Dago egitasmoaren garrantzia nabarmendu zuen Uberak. Egun berean, Ormaiztegin, Ainhoa Beolak ekitaldi politikoa egin zuen.
EH Bilduk Ekitaldi nagusia Beasainen egin zuen larunbat eguerdian Maite Ubiria eta Juanjo Agirrezbala izan ziren ekitaldian; EH Bilduk «justizia sozialaren» alde egiteko erronka duela aderazi zuten. Bestalde, alderdiak Europako herrietan sinisten duela esan zuten, eta «proiektu indepententista bakarra» EH Bildurena dela nabarmendu zuten.
PSE-EE ere kanpainan murgilduta dago, eta alderdiak egin ohi duen legez arrosak banatzen aritu dira alderdiko zenbait partaide Goierriko hainbat herritan. Larunbatean Zumarrago merkatuan izan ziren, Mikel Serrano Zumarragako alkatea, herriko zenbait zinegotzi, eta Miren Gallastegi eta Blanca Roncal legebiltzarkideak. Gaur, berriz, Lazkaon egin dute arrosa banaketa. Juanma Serna Lazkaoko zinegotziak eskualdeko alderdikideak eta Susana Corcuera legebiltzarkidea izan ditu lagun.