Gizakate jendetsua osatu dute Zegaman, erabakitzeko eskubidearen alde
Elkarri eskua emanda, berrehun bat lagunez osatutako gizakatea egin zuten joan den larunbatean Zegaman. Ekainaren 8an Durango eta Iruñea batuko dituen gizakate erraldoiaren atariko, giro bikainean egin zuten aldarrikapen jaia Zegamako Gure Esku Dago taldeak antolatuta.
Arratsaldean haur eta gaztetxoak aritu ziren lanean, Gure Esku Dago goiburuarekin murala osatzen Gazte Herexakoen laguntzarekin. Iluntzeko 19:30ean egin zuten herriko erdigunea zeharkatu zuten gizakatea, eta amaieran egitasmoaren logoa irudikatuz mosaiko jendetsua egin zuten udaletxeko plazan.
Kasinoa, Tartalo-Etxe eta Amezti elkarteen eskutik jan-edanerako aukera izan zen plazan. Behin urdaila ase eta eztarria freskatuta, kantu jirarekin borobildu zuten arratsaldea.