Mikel Alonso da kadetetako Gipuzkoako txapeldun
Beasaingo Inoxcra txirrindulari taldeko Mikel Alonsok irabazi zuen, larunbatean, Ataun Aiako IV. Saria, kadete mailakoentzat. Gipuzkoako Txapelketa ere bazen Agauntza kirol elkarteak antolatutako proba, eta, ondorioz, Alonsok jantzi du txapela. 74 txirrindularik parte hartu zuten, eta 41 iritsi ziren Aiako plazako helmugara. 48,5 kilometroko ibilbidea zuten, Lazkaoraino bi joan-etorri osatuz. Alonsok 1:16:21 ordu behar izan zuen.
Bigarren Manex Irazusta (Limousin Cartonajes) sailkatu zen, 6 segundora. Podiumeko hirugarren tokia Urko Peñagarikanorentzat (Goifiber-Godoy) izan da, 17 segundora. Taldekako saria Limousinek eraman zuen.