Suak erabat kiskali du hutsik zegoen etxe bat, Beasainen
Sute batek hutsik etxebizitza bat erabat kiskali du bart gauean, Beasainen. Martzial-enea baserria Antzizar kiroldegiaren atzealdean dago; azkeneko urteetan ez da inor bizi izan bertan, eta ukuilu moduan erabiltzen zuten. Ezagutzen ez diren arrazoiak direla medio, goizaldeko 01:45ean sutea piztu da bertan. Suhiltzaileak bertara joan eta kontrolpean hartu dute sua. Eraikinak, ordea, kalte handiak izan ditu, lehen solairua eta teilatua erori egin baitira, eta litekeena da egitura aldetik ere kalteak izatea. Zauriturik ordea ez da izan.